TUC COMPLEX AURREKARGATUTAKO AZKOIN ULTRATRINKOA

TUC COMPLEX azkoin ultrakonpaktua pieza bakar batean eraikitako sarrera bikoitzeko azkoina da. U edo B motako bola birzirkulazio sistemekin konfiguratu daiteke.

Karga dinamiko, karga estatikoa eta ardatz-zurruntasun haundiak lortzen dira, eta azkoinaren luzera nabarmen murrizten da, espazio muga eta errendimendu eskaera altua dituzten kasuetarako irtenbidez eskainiz.


Azkoin ultrakonpaktuko boladun torlojuek eskaintzen dituzten abantailak ondorengoak dira:

  • Azkoinaren luzera azkoin bikoitzaren ia erdia da, eta lortzen diren Ca karga dinamiko, Coa karga estatiko eta Rb/t azkoin zurruntasun balioak berberak dira.
  • Azkoin luzera motzagoa izan eran, honek estaltzen duen ardatz luzera eta honenbestez akats geometrikoak eta aurrekargaren aldaera minimizatzen dira.
  • Azkoinaren bi muturren arteko tenperatura-gradientea murriztu egiten da. Gainera, azkoinean zehar bolak birzirkulatzeak modu homogeneoagoan banatzen du tenperatura.
  • Paralelotasuna eta elkartzutasuna kontrol parametroak hobeak dira.

Aurrekarga sistema: bi harien arteko distantziaren moldaketa.

Loading
Cargando Datos...

XP - Complex - TUC

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER