MAKINA ERREMINTA

Dinamika, zurruntasun, zehaztasun eta doitasun haundiko boladun torlojuak.

Aplikazioko makina motak:

Fresatzeko makinak, Mandrinatzeko makinak, Torneatzeko makinak, 5 ardatzeko Fresatzeko eta Torneatzeko Zentroak, Artezteko makinak, EDM makinak, tamaina handiko mekanizazio zentroak eta makina-erreminta konbinatuak, aeroespazial, trenbide, automozio, energia, petrolio eta gas sektoreetan aplikazio zehatzetarako makinak eta metalen konformazioa.

Ezaugarri nagusiak

Chatter-efektua eta inbertsio errorea ezabatzea, "galdutako mugimendu-momentua" efektua saihestuz, ball bar proben emaitza hobeak lortuz, eta beraz, piezaren gainazaleko akabera nabarmen hobetuz, batez ere mekanizazio-eragiketa zailak dituzten 5 ardatzeko makinetan.

Zurruntasun eraginkorra, zurruntasun handiena aurrekarga/tenperatura baxuenarekin.

Dinamika altua, zurruntasun handiagoak azelerazio eta jerk handiagoak ahalbidetzen ditu, horrela makina dinamikoagoa lortuz.

DN balioa 210.000 arte.

Boladun torlojuaren karga ahalmen dinamiko eta estatikoen handitzea, oso iraunkortasun handia lortuz, neke-bizitza handiagoarekin eta baldintza gogorrenetan lan egiteko gaitasun handiagoarekin.

Portaera bikaina abiadura baxuetako ibilbide motzeko mekanizazio eragiketetan.

Ardatzean zeharreko momentu aldakuntza oso baxua, oso biraketa leuna eta zarata maila murriztua eskainiz.

Zurruntasuna, dinamika,
kokapen-zehaztasuna,
errepikakortasuna,
errendimendu handia,
iraunkortasuna.

SHUTONCOMPLEX

Hari motzak eta abiadura ertainak.

SHUTONPRIME

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER