TS IML/HDL/PKL AZKOIN SINPLEA

IML/HDL/PKL boladun torlojuak azkoin sinplearekin muntatzen dira, pieza bakar batez osatua eta bola birzirkulazio sistema U motakoa edo B motakoa izan daiteke. U edo B formako deflektore batek bolak leunki bideratzen ditu norabide tangentzialean, azkoinean zehar dagoen birzirkulatzeko zulorantz. Gero, U edo B formako beste deflektore batek bolak birzirkulazio-zirkuituetara itzultzen ditu. Diseinu horietan, bolen jasotze tangentziala egiten da, bolen eta birzirkulazio-sistemaren arteko talkak gutxitzeko, eta 3D kurba diseinu espezifikoa egiten da.


Garrantzitsua da azkoinean zehar kargaren banaketa uniformea bermatzea, lotura bridaren diseinu egokiaren bidez. IML/HDL/PKL azkoinak lotzeko metodoari dagokionez, lotura brida estandar ohikoena 8 zulokoa izaten da, baina, beharrezkoa izanez gero, 12 lotura-zuloko brida ere diseina daiteke.

Loading
Cargando Datos...

XL - IML/HDL/PKL - TS

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER