BOLADUN TORLOJUAK

SHUTONek doitasunezko boladun torlojuak diseinatzen eta fabrikatzen ditu aplikazio eremu ezberdinetarako, hala nola, makina-erreminta, injekzio bidezko moldeaketa, prentsak eta karga handiko beste aplikazio batzuk, automatizazio-soluzioak, eragingailuak, erdieroaleak, jasotze-sistemak eta abar.

Boladun torlojuen sorta ondorengoa da: ardatz diametroa 20 mm-tik 160 mm-ra, pausua 5 mm-tik 80 mm-ra eta ardatzaren luzera 15 metroraino pieza bakar batean. Boladun torlojuak ISO 1 - 3 - 5 - 7 tolerantzia-graduen arabera egiten dira eta azkoin mota ezberdinak egiten ditugu, hala nola, aurrez kargatutako edo kargatu gabeko azkoin ezberdinak eta bolen birzirkulazio sistema ezberdinak.

SHUTONen Xtreme Dynamics filosofiaren ildotik, eta aplikazio zorrotzenetan ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko asmoz, SHUTONek aplikazio-eremuetara egokitutako hainbat teknologia garatu ditu.

SHUTONPRIME

KOKAPEN ZEHATZEKO HARI FINEKO BOLADUN TORLOJUAK

Hari fineko boladun torlojuak doitasun eskaera altu eta dinamika eskaera ertaineko aplikazioetarako, ahal nola, makina errektifikatzaileak eta EDM makinak, zeinetan ibilbide motzetan errodadura leuna bermatzen den.

SHUTONCOMPLEX

ERRENDIMENTU HAUNDIKO BOLADUN TORLOJUAK

Doitasun altuko boladun torlojuak dinamika altuko makina erremintetarako non zurruntasun efiziente eskaera duten eta oso muturreko lan zikloa. Mekanizazio denborak hobetzera orientatua dago produktiboki oso eskaera altua duen sektoreetan, hala nola, automozioa, aeronautika, molde prozesamendu makinak etab.

SHUTONHIGH LOADS

KARGA HANDIKO TORLOJUAK

Dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.

SHUTONATR

PICK&PLACE APLIKAZIOETARAKO BOLADUN TORLOJUAK

Eraginkortasun handiko doitasun-boladun torlojuak pick&place aplikazioetarako, fabriken automatizaziorako, eragingailuetarako eta bestelako garraio-aplikazioetarako.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER