INDUSTRIAK
Shuton zehaztasun handiko boladun torlojuen hornitzaile nagusia da.
Produktu teknologiaren berrikuntzan eta bezeroarentzako zerbitzuan 45 urteko esperientziaren ondoren, gure boladun torlojuak hiru kategoria nagusitan sailkatu eta garatu ditugu:
KOKATZE BOLADUN TORLOJUAK
Doitasun handiko boladun torlojuak dinamika handiko makina-erremintetarako, zurruntasun-baldintza eta muturreko lan-zikloak dituztenetarako. Mekanizazio denborak hobetzera bideratua, produkzio eskakizun handiko sektoreetan, hala nola automozioa, aeronautika, trokelak prozesatzeko makinak, etab.
KARGA BOLADUN TORLOJUAK
Dinamika handiko eta karga handiko boladun torlojuak injekzio-makinetarako, prentsetarako, eta energia eta karga altuko beste aplikazioetarako.
GARRAIOA BOLADUN TORLOJUAK
Zehaztasunezko boladun torlojuak jasotzeko eta kokatzeko aplikazioetarako, fabrikako automatizaziorako, eragingailuetarako eta beste garraio aplikazioetarako.
MAKINA
ERREMINTA
PLASTIKOEN
INJEKZIOA
PRENTSAK
SERVO
ERAGINGAILUAK
AUTOMATIZAZIOA
ENERGIA
SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.
LASTER