LEGE OHARRA ETA BALDINTZA OROKORRAK

LEGE OHARRA ETA BALDINTZA OROKORRAK

Orri honetan, Shuton, S.L.U.-ren web gune honetan eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak zein baldintzapean eskaintzen dituen irakur dezakezu. Web gunearen Erabilera baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartzen dituzu.

GURE ENPRESAREN IDENTIFIKAZIOA


Shuton, S.L.U.

Polígono Industrial Goiain - C/ Subinoa 5, 01.170 Legutiano (Álava)

CIF B01010602

BALDINTZA HAUEN ONARPENA

Web orri honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilera baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak eduki ditzakete unean-unean dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, web orrira sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribazitate Politika bisitatzea gomendatzen dizugu.

GUNEAREN HELBURUA. ERANTZUKIZUNEN BAZTERTZEA

Web gune honen bitartez, gure zerbitzuen eta produktuen eskaintza edo komertzializazioaren informazioa ematen dugu. Informazioa, erabiltzaileak ikus dezaken bezala eskaintzen da, eta Shuton, S.L.U. ez du erantzukizunik hartuko egoera hauengatik sortutako kaltetan:

- Eskaintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, gaizki edo zahartuta egotea edota web gune honetako edo honekin lotuta egon daitezkeen beste batzuen zati bati edo gune osoari atzitzerakoan akatsak egotea.

- Web gune hau edo hemendik atzitu daitezkeen beste batzuk erabiltzeagatik gertatutako informazio galerak edo ekipoen kalteak.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

Web gunera sartzen zaren unean, honen erabilera, zure erantzukizupean dagoela jakitun zara. Web gune honetako edukiak bidegabekeria baterako edo ordena publikoaren aurka helburu bezala ez dituzula erabiliko onartzen duzu. Bestalde, zure erabilera pertsonalerako ez bada, web gune honetako edukiak ez lortzeko, ugaltzeko, zabaltzeko eta irabaziak ez ateratzeko konpromisoa hartzen duzu.

WEB LEKUAREN ERABILERA

Web orrian sartzeak, marka, izen komertzialengan edota zeinu bereizgarriengan eskubiderik duzunik ez du esan nahi, hau da, datu horiek Shuton, S.L.U. - renak edo hirugarrengoen jabetzakoak direla baizik. Halaber, web guneko edukiengan inolako momentutan ez duzu ustiapen eskubiderik edukiko, hauen jabetza intelektuala gure enpresarena edo hirugarrengo batzuena izango baita.

LEGERI EZARKORRA

Erabilera baldintza hauek legeria espainolak zuzentzen ditu. Erabilera baldintza hauetatik atera daitezkeen eztabaidak konpontzeko, Shuton, S.L.U. eta erabiltzailea, Epaitegien eta Tribunalen mende jartzen dira.

PRIBATASUN POLITIKA

Zure pribazitateak zuretzat zenbateko balioa duen, Shuton, S.L.U. -n jakinaren gainean gaude. Zurekin harremanetan jartzeko, zerbitzuak edo produktuak, edo eskatutako informazioa bidaltzeko datu pertsonalen bat eskatzen dizugu, zure izena edo zure e-mail-a adibidez. Kasu horretan eta zukbidali baino lehen, datuak gordeko ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu.

Ez dizkiguzu datu guztiak eman beharrik: zurekin kontaktuan jartzeko edo behar duzun informazioa bidaltzeko beharrezkoak direnak soilik. Izartxo batekin (*) seinalatuko dizkizugu, eta horrek ez du esan nahi, beharrezkoak ez diren datuak ematen ez badira, kalitate gutxiko zerbitzurik jasoko duzunik.

Emandako datuak fitxero batean edo gehiagotan gordeko dira. Honek, hauen tratamendu automatikoa ahalbideratzen du, eta honela bizkorragoak izango gara zerbitzuak emateko garaian. Fitxeroak, dituzten datuen arabera, dagokien babes mailan Datu Babes Agentzian erregistratuak daude. e-mail baten bitartez edo honako helbidera, Shuton, S.L.U., Polígono Industrial Goiain - C/ Subinoa 5, 01.170 Legutiano (Álava), eskutitz baten bitartez, Datu Babes Legeak esaten duen bezala, kontrakotasun, sarbide, zuzenketa eta ezeztapen eskubideak erabiltzeko aukera izango duzu.

ORDENAGAILUAREN IDENTIFIKAZIOA. COOKIE-AK.

Web guneak ondo funtzionatzeko, bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea beharrezkoa da. Adibidez, gunean jasotzen dituen bisitak zenbatekoak diren edo erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzailea orrira sartzen den bakoitzean aukeratutako hizkuntzan agertzea lotzeko. Informazio horrek ez digu zuri buruzko informazio pertsonala edo zure ordenagailuaren edukia ezagutzera emango.

Esandako identifikaziorako, zure ordenagailuan denboraldi batez biltzen diren "Cookie" izeneko fitxero batzuk gordetzen dira. Kaltegabekoak eta tamaina txikikoak dira. Web orrira sartzen zarenean, orriak automatikoki "cookie"-ak kontsultatzen ditu, eta horri esker, aurrez aurretik aukeratutako hizkuntzan agertuko da orria, aurreko aukeraketaren arabera eduki espezifikoa erakutsiko zaizu, leku pribatuetarako sarbidea edo "erosketa saskia" sistema bat egongo balitz produktuen gordetzea, gauza askoren artean.

Zure nabigatzailea "cookie"-ak ez onartzeko konfigura dezakezu, baina kasu horretan ezin izango dituzu web orriaren funtzionaltasun guztiak erabili.

%MCEPASTEBIN%
BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER