PRIMEKOKAPEN ZEHATZEKO HARI FINEKO BOLADUN TORLOJUAK
PRIME sorta zehaztasun altuko hari fineko boladun tolojuak dira, erdi mailako abiadura eskaera duten aplikazioetarako, hala nola, artezteko makinak eta EDM makinak, eta ibilbide motzetan errodadura leuna bermatzen dutenak.
Ezaugarri nagusiak:
- PRIME boladun torlojuak karga eta abiadura eskaera COMPLEX boladun torlojuetakoa baino leunagoa den aplikazioetarako dira.
- Gehienenez DN 100.000 dute aplikazioetarako, abiadura baxua eta pauso fina.
- Kokapen emaitza zehatzak.
- Errodadura oso leuna ibilbide motzetan.
- Errendimendu handia boladun torlojuaren bizitza ziklo osoan zehar.
Azkoinaren xehetasuna: PRIME TD aurrekargatutako azkoin bikoitza edo PRIME TC aurrekargatutako azkoin trinkoa, bola birzirkulazioa S motako birzirkulazio sistema bidez
TC PRIME AZKOIN AURREKARGATU TRINKOA
TD PRIME AURREKARGATUTAKO AZKOIN BIKOTZA
XP - Prime
SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.
LASTER