BOLADUN TORLOJUEN FABRIKATZAILEA

SHUTON enpresa liderra da errendimendu handiko bola-torlojuen diseinuan eta fabrikazioan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua dago, Espainiako iparraldean makina-erremintaren industriaren gune nagusia eta liderra.

SHUTON Nadella Taldearen parte da 2020az geroztik, eta boladun torlojuen garapen eta fabrikazioan 45 urte baino gehiagoko esperientzia. Makinen eraikuntzako merkatu aurreratuenetan dugun presentziak eta fabrikatzaile garrantzitsuenekin dugun harreman estuak gure produktuen optimizazioa ahalbidetzen dute, aplikazio zorrotzenetan emaitza eraginkorrenak eskaintzeko.

SHUTONek bere teknologia zentro propioa du eta hautatutako kanpoko teknologia zentroekin lankidetzan aritzen da. Bere Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza integrala eskaintzen du boladun torloju egokiena aukeratzeko eta aplikazio bakoitzerako erabilera egokia definitzeko, irtenbide ezberdinak aztertuz eta sor daitezkeen garapen behar berriak hautemateko.

SHUTONek doitasunezko boladun torlojuak sektore ezberdinetarako diseinatzen dira, hala nola, makina-erreminta, plastiko injekzio makineria, prentsak eta karga handiko beste aplikazio batzuk, automatizazio irtenbideak, eragingailuak, erdieroaleak, altxatzeko sistemak, etab.

Talde aktiboa eta esperientziaduna gara, pentsaera berritzailekoa eta hazteko eta hobetzeko gaitasun handikoa, gure bezeroen beharretara hobekien egokitzen diren produktu eta zerbitzu berritzaile eta aproposenak eskaintzeko konpromisoa duena.

Bikaintasuna da gure oinarrizko printzipioa, gaur eta etorkizunean gure bezeroen funtsezko kolaboratzaile eta "Best partner"a izateko.

GURE BALIOAK

01 ERRENDIMENDU HAUNDIA

SHUTONen helburu nagusia gure bezeroari errendimendu onena eskainiko dion bola torlojua eskaintzea da. Horretarako hiru alderdi funtsezko uztartzen ditu SHUTONek.

Lehena gure bezeroen aplikazio zorrotzenen eskakizunak ezagutzea da, makina eraikuntza merkatu aurreratuenetan egonez, gure bezeroekin lankidetza estua mantenduz eta sor daitezkeen beharren etengabeko ikerketa burutuz. Besteak beste, errendimendu handiagoa, dinamika handiagoa, zurruntasun handiagoa, iraunkortasun handiagoa, mantentze eskakizun txikiagoa eta funtzionamenduko denbora luzatzean zentratzen gara.

Bigarrena ikerketa eta garapen programa sendoa da, boladun torlojuen teknologien optimizazioan, material eta tratamendu termikoen hautaketan, fabrikazio prozesuen hobetzean eta orohar boladun torlojuen errendimenduaren hobetzean eragina izan dezaketen alderdi guztien azterketan zentratua. SHUTONek aplikazio arloetara egokitutako teknologia desberdinak garatu ditu: COMPLEX eskaera maila eta doitasun altuko makina erraminta aplikazioetarako, HIGH LOADS plastiko injekzio, prentsa eta beste karga altuko aplikazioetarako, PRIME doitasunezko kokapena eta erdi mailako dinamika eskaera duten makina erraminta aplikazioetarako eta ATR garraio aplikazioetarako.

Hirugarren alderdia aplikazio bakoitzerako boladun torlojuen diseinu zehatza da. SHUTONeko Ingeniaritza Zerbitzuak aplikazioaren alderdi guztiak aztertzen ditu, aukerarik onena baldintza egokienetan zehaztuz eta, beraz, boladun torlojuaren errendimendu onena lortuz. SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak hainbat azterketa tekniko burutu ditu urteetan zehar doitasunez SHUTON boladun torlojuak bezeroen aplikazioen beharretara moldatuz.

 

02 FIDAGARRITASUNA

SHUTON produktuek eskaintzen duten errendimendu altuak fidagarritasun bermea du.

SHUTONek zentro teknologiko propioa du eta kanpoko zentro teknologiko eta unibertsitate liderrekin lankidetzan lan egiten du. SHUTONek berrikuntza proiektu ugari zuzentzen ditu eta hainbat probetarako unitate ditu ziklo errealak simulatzeko eta tenperaturak, soinua, lerrokatze erroreak, bibrazioak, zikinkeria eta abarren efektua neurtzeko, era honetan garapen berrien homologazioa lortuz.

Zehaztasun handiko boladun torlojuaren osagaiak arreta handiz aztertzen dira, material eta tratamendu termiko onenak aukeratuz (hondar estresa murrizteko eta tratamendu geruza hobetuz) eta kalitate maila altueneko osagaiak erabiliz, hala nola, bolak, garbigailuak, MIM deflektoreak etab.

Honetaz gain, fabrikazio eta kontrol-sistemen etengabeko eguneratzea eta hobetzea, prozesuaren trazabilitatea eta boladun torloju bakoitzaren egiaztapenak estandar zorrotzenen araberako boladun torlojuen hornidura bermatzen dute.

“Produktibitatea epe luzeagoz” da gure jarraibide nagusietako bat. Honetarako, gure bezeroei aholkua eskaintzen diegu boladun torloju optimoa aukeratzeko eta hura erabiltzeko modurik onena definitzeko, bere bizian zehar ahal den portaera onena bermatzeko.

 

03 INGENIARITZA APLIKATUA

Gure pentsamolde berritzaileak, eta etengabe emaitzak hobetzeko eta behar berriei erantzuna emateko nahiak gidatu gaitu SHUTON doitasun altuko boladun torlojuak lehiakorrenak izatera. Horrela definitu da SHUTON zehaztasuneko boladun torloju sorta.

- SHUTON COMPLEX Doitasun altuko boladun torlojuak dinamika altuko makina erremintetarako non zurruntasun efiziente eskaera duten eta oso muturreko lan zikloa. Mekanizazio denborak hobetzera orientatua dago produktiboki oso eskaera altua duen sektoreetan, hala nola, automozioa, aeronautika, molde prozesamendu makinak etab.

- SHUTON PRIME Hari fineko boladun torlojuak doitasun eskaera altu eta dinamika eskaera ertaineko aplikazioetarako, ahal nola, makina errektifikatzaileak eta EDM makinak, zeinetan ibilbide motzetan errodadura leuna bermatzen den.

- SHUTON HIGH LOADS Dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.

- SHUTON ATR Eraginkortasun handiko doitasun-boladun torlojuak pick&place aplikazioetarako, fabriken automatizaziorako, eragingailuetarako eta bestelako garraio-aplikazioetarako.

Produktu sorta honetaz gain, SHUTONen gure bezeroen beharretara egokitutako soluzio espezifikoak ere garatzen dira, hala nola, hari bikoitzeko boladun torlojuak, hozteko sistemadun azkoinak, efektu hirukoitzeko garbigailuak, azkoin birakari sistemak, profil espezifikoak eta azkoin diseinu bereziak, besteak beste.

Une honetan garatzen ari den proiektuetako bat Monitoring 4.0 da, iBALL SCREW boladun torloju adimenduna, honen funtzionamentu egokia eragotziko luketen lubrifikazio eza, bibrazioak edo tenperatura handitzea aurreikusten dituena. Horrela, gure bezeroei mantentze errazagoa eta iragargarriagoa eginez.

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak hiru dimentsioko marrazketa sistemak, CAM programazioa eta zenbait kalkulu programa ditu, eta aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokiak aukeratu ditzaten. SHUTONek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu.

 

04 ERANTZUTEKO GAITASUN HAUNDIA

SHUTONen printzipio nagusietako bat gure bezeroen "Best Partner"a izatea da. Gure bezeroek ingeniaritza, hornikuntza eta bezeroarentzako arreta arlo guztietan izan ditzaketen beharrei erantzuteko lan egiten dugu.

Ingeniaritza aplikatuko gure departamentuak beharrezko diren ezagutzak eskaintzen ditu maila teknikoan zein produktu mailan, bezeroen beharretara egokitutako soluziorik onena eskaintzeko.

Azken belaunaldiko makinek eta ekipo berrietan etengabeko inbertsioek erantzun arina eta malgua eskaintzea ahalbidetzen dute, produktu onena eskainiz epe onenean, hornidura plan egokituak definitzeko aukerarekin.

Gure sare komertzial zabalak langile espezializatuak ditu mundu osoko merkatu nagusietan, zerbitzu estu eta pertsonalizatua eskainiz gure bezeroei. Beraien merkatuaren ezagutzak eta gaitasun tekniko zabalak gure bezeroen beharrak hautemateko eta kasu bakoitzerako irtenbide egokiak eskaintzeko aukera ematen digu.

SHUTON kudeaketa sistema aurreratua eta konpainia balio sendoak dituen enpresa modernoa da. Balio hauek komunikazioa, konpromisoa, parte-hartzea eta etika profesionala dira, etengabe langileen formazioa, inplikazioa eta konpromisoaz indartuta.

 
45 URTE BAINO GEHIAGO
SEKTOREAN

Munduko makina erremintako merkatu nagusietan egoteak maila internazionaleko gure lidertza bermatzen du.

GIZA TALDE AKTIBOA ETA ESKARMENTUDUNA

Berrikuntzara bideratutako pentsamoldeari eta hobekuntzarako ahalmen handiari esker, gure bezeroen beharretara ondoen egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko moduan gara.

BIKAINTASUNERA BIDERATUAK

Bikaintasunaren bilaketak gidatzen gaitu, gure bezeroen funtsezko kolaboratzaileak izateko eta beti produktu berritzaileak emateko.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER