This website uses its own and third-party cookies in order to improve the browsing experience. If you continue browsing you will be accepting expressly the use of these cookies. You can get more information on our page Use of Cookies page.

Acept
 

XTREM DYNAMIC

Errendimendu handiko boladun torlojuak, XTREM DYNAMICS teknologiarekin eginak

IKUSI BIDEOA
 

XTREM DYNAMICS

SHUTONen teknologien eta materialen bilaketa filosofia berdefinitzen du, boladun torlojuen zurruntasuna hobetzeko, dinamika, eta ondorioz, errendimendua hobetzeko helburuarekin.

HIGH DYNAMICS INSIDE

Xtrem Dynamicsek SHUTONen teknologien eta materialen bilaketa filosofia berdefinitzen du, boladun torlojuen zurruntasuna hobetzeko, dinamika, eta ondorioz, errendimendua hobetzeko helburuarekin.

Honekin eragiketen abiadura areagotzea eta geldialdien denbora laburtzea bilatzen da. Gainera, torlojuen balio bizitza luzatzen du, produktuaren bizi zikloan zehar produktibitatea argi eta garbi handituz.

SHUTON COMPLEX

Zurruntasun efizientea, produktiboki zorrotzenak diren sektoreetan, hala nola, automozioan eta aeronautikan, mekanizazio denborak hobetzera zuzendua.

SHUTON PRIME

Barne birzirkulazioko torlojuen berringenieritza, abiadura txikiko erabileretan posizionamendu optimizatua eta mugimendu leuna lortzeko.

SHUTON HIGH LOADS

Dinamika handia eta karga handiak, plastiko injekzioko aplikazioetarako, prentsetarako eta eskaera maila handiko beste aplikazioetarako.

 

ENPRESA

Shuton prestazio altuko boladun torlojuen diseinu eta fabrikazioan erreferentziazko enpresa da. Euskadin dago, Espainia iparraldeko eta Europako makina erreminta gune nagusi eta puntakoenean.

FIDAGARRITASUNA

Gure ezagutzak eta berrikuntzara zuzendutako ahaleginek gure bezero eta merkatuari fidagarritasun handia eskaintzen dioten puntako teknologien garapenera eraman gaituzte.

 
 

INGENIARITZA APLIKATUA

Berrikuntzara zuzendutako gure pentsamoldeak, eta etengabe emaitzak hobetzeak eta bezeroen behar berriei erantzuna bilatzeak, SHUTON boladun torlojuak lehiakorrenak izatea ahalbidetzen duten teknologiak garatzera eraman gaitu. Horrela sortu ziren SHUTON COMPLEX eta SHUTON HIGH LOADS produktu taldeak, eta bezeroen beharretara egokitutako soluzioak.

SALMENTAK ETA ZERBITZUA

Shutonen jarraibideetako bat gure bezeroen Best Partner-ak izatea da. Gure bezeroek ingenieritzaren eta horniduraren alderdi guztietan izan ditzaketen premiei erantzuteko egiten dugu lan.

 
 

DESKARGAK

Deskargatzeko zenbait dokumentu interesgarri jartzen ditugu zure eskura. Bestelako informaziorik behar baduzu, eskatu gure harremanetarako formularioaren bidez.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER