Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

 

AZKOIN BIKOITZ AURREKARGATUA

Doitasun handiko boladun torloju hauen azkoin bikoitzak zirrindola batez bereizitako bi piezaz osatuta daude. Aurrekarga indarra zirrindola horren lodieraren araberakoa da.

SHUTONen, bi pieza horiek ahokatu egiten dira, desplazamendu erradialik gerta ez dadin, lerrokadura eta zentrokidetasuna hobetuz.

Azkoin bikoitz aurrekargatuko boladun torlojuen mantentze lana oso erraza da, ez baita makinatik desmuntatu behar.

PRIME azkoin bikoitz aurrekargatuko torlojuak bolen ‘S’ barne birzirkulazio sistemarekin diseinatuta daude, oro har, Ph 20-tik beherako hari neurrietarako sistemarekin. Bola zirkuitu bakoitza independentea da, eta ‘S’ formako bere deflektorea du. Deflektore horrek torlojuaren hariaren gailur gainetik pasatzen uzten dio bolari.

Loading
Cargando Datos...

AZKOIN TRINKO AURREKARGATUA

AZKOIN BAKUNA

TORLOJUAREN ON LINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, torlojuaren on line kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER