Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

 

AZKOIN ULTRATRINKOA

Azkoin ultratrinkoko boladun torlojuak sarrera bikoitzeko torlojuak dira, azkoinaren luzera ahalik eta gehien txikitzeko helburua dutenak, betiere, karga dinamiko eta estatiko ahalmena eta zurruntasun axialari eutsita. Azkoin mota hau leku txikian prestazio eskakizun altua dagoenean erabiltzeko diseinatu da.

Azkoin ultratrinkoko boladun torlojuen abantailak:

  • - Azkoinaren luzera ia erdia da, prestazio guztiei eutsita (Ca karga dinamikoa; Coa karga estatikoa; eta Rb/t azkoinaren zurruntasuna).
  • - Azkoin laburragoa denez, bere luzeran gerta daitekeen hari neurri errorea txikiagoa da, pare aldakuntza hobetu egiten delarik.
  • - Azkoinaren bi muturren arteko tenperatura gradientea txikitu egiten da. Gainera, bolak azkoinean birzirkulatzean, hobeto banatzen da tenperatura.
  • - Paralelismoa eta elkarzutasuna kontrolatzeko parametroak hobeak dira.
  • - Azkoina hozteko sistemen inplementazioa erraztu egiten da.

COMPLEX azkoin ultratrinkoko torlojuak bolen ‘U’ kanpo birzirkulazio sistema edo bolen ‘B’ kanpo birzirkulazio sistemarekin diseina daitezke, erabiltzen den diametroa-neurria-bola konbinazioaren arabera.

Bolen ‘U’ kanpo birzirkulazio sisteman, bolak birzirkulazio hoditik itzultzen dira, ‘U’ itxurako bi deflektoreren laguntzarekin. Bolen ‘U’ kanpo birzirkulazio sistemak torlojuaren karga dinamiko eta estatiko ahalmenak eta zurruntasun axiala handitzea ahalbidetzen du. Gainera, sistema horretan, luzera txikiagoko azkoinak erabil daitezke eta tenperatura eta soinu maila murrizten dira.

Bolen ‘B’ kanpo birzirkulazio sisteman, karga jasaten duten bola kopurua nabarmen handitzen da. Bolak birzirkulazio hoditik itzultzen dira, ‘B’ itxurako bi deflektoreren laguntzarekin. Zirkuito asko dauden kasuetan, zirkuito hauek taldeka bana daitezke, era honetan azkoin ultratrinkoko torlojuetan mugimendu leuntasuna hobetuz.

Loading
Cargando Datos...

AZKOIN BIKOITZ AURREKARGATUA

TORLOJUAREN ON LINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, torlojuaren on line kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER