Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

 

XTREM DYNAMIC

Errendimendu handiko boladun torlojuak, XTREM DYNAMICS teknologiarekin eginak

IKUSI BIDEOA
 

XTREM DYNAMICS

SHUTONen teknologien eta materialen bilaketa filosofia berdefinitzen du, boladun torlojuen zurruntasuna hobetzeko, dinamika, eta ondorioz, errendimendua hobetzeko helburuarekin.

 

CIMT 2019
China International Machine Tool Show
Beijing, 2019 Apirilak 15-20
Hall E2 Booth B003

TIMTOS2019
 Taipei World Trade Center (TWTC) TAIPEI
2019ko Martxoak 4-9
NANGANG Exhibition Ctr. Hall 2 4F,  S0129

HIGH DYNAMICS INSIDE

Xtrem Dynamicsek SHUTONen teknologien eta materialen bilaketa filosofia berdefinitzen du, boladun torlojuen zurruntasuna hobetzeko, dinamika, eta ondorioz, errendimendua hobetzeko helburuarekin.

Honekin eragiketen abiadura areagotzea eta geldialdien denbora laburtzea bilatzen da. Gainera, torlojuen balio bizitza luzatzen du, produktuaren bizi zikloan zehar produktibitatea argi eta garbi handituz.

SHUTON COMPLEX

Zurruntasun efizientea, produktiboki zorrotzenak diren sektoreetan, hala nola, automozioan eta aeronautikan, mekanizazio denborak hobetzera zuzendua.

SHUTON PRIME

Barne birzirkulazioko torlojuen berringenieritza, abiadura txikiko erabileretan posizionamendu optimizatua eta mugimendu leuna lortzeko.

SHUTON HDL

Dinamika handia eta karga handiak, plastiko injekzioko aplikazioetarako, prentsetarako eta eskaera maila handiko beste aplikazioetarako.

 

ENPRESA

Shuton prestazio altuko boladun torlojuen diseinu eta fabrikazioan erreferentziazko enpresa da. Euskadin dago, Espainia iparraldeko eta Europako makina erreminta gune nagusi eta puntakoenean.

FIDAGARRITASUNA

Gure ezagutzak eta berrikuntzara zuzendutako ahaleginek gure bezero eta merkatuari fidagarritasun handia eskaintzen dioten puntako teknologien garapenera eraman gaituzte.

 
 

INGENIARITZA APLIKATUA

Berrikuntzara zuzendutako gure pentsamoldeak, eta etengabe emaitzak hobetzeak eta bezeroen behar berriei erantzuna bilatzeak, SHUTON boladun torlojuak lehiakorrenak izatea ahalbidetzen duten teknologiak garatzera eraman gaitu. Horrela sortu ziren SHUTON COMPLEX eta SHUTON HDL produktu taldeak, eta bezeroen beharretara egokitutako soluzioak.

SALMENTAK ETA ZERBITZUA

Shutonen jarraibideetako bat gure bezeroen Best Partner-ak izatea da. Gure bezeroek ingenieritzaren eta horniduraren alderdi guztietan izan ditzaketen premiei erantzuteko egiten dugu lan.

 
 

DESKARGAK

Deskargatzeko zenbait dokumentu interesgarri jartzen ditugu zure eskura. Bestelako informaziorik behar baduzu, eskatu gure harremanetarakoformularioaren bidez.

TORLOJUAREN ON LINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, torlojuaren on line kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER