COMPLEXERRENDIMENTU HAUNDIKO BOLADUN TORLOJUAK
SHUTON COMPLEX boladun torlojuak kokapen zehatza, abiadura haundiko eta karga altuak eskatzen dituzten aplikazioetarako diseinatu dira, hala nola, abiadura haundiko 5 ardatzetako mekanizazio zentroak, tamaina handiko mekanizazio zentroak eta multi-tasking makina erremintak, moldeak egiteko makinak, aeronautika eta automobilgintza piezak eta baldintza oso zorrotzak dituzten beste aplikazio batzuk.
Ezaugarri nagusiak:
- Zurruntasun eraginkorra, ahal den zurruntasun altuena lortzea aurrekarga/tenperatura baxuenarekin.
- Dinamika altuagoak, zurruntasun handiagoak azelerazio eta jerk altuagoak izatea ahalbidetzen du, horrela makina dinamikoagoa lortuz. DN balioa 210.000 arte.
- Chatter efektuaren eta inbertsio errorearen ezabatzea, "galdutako mugimenduaren unea" efektua saihestuz eta ball-bar proban emaitza hobeak lortuz, beraz, piezaren gainazal akabera nabarmen hobetuz, batez ere 5 ardatzetako makinetako mekanizazio lan konplexuetan.
- Boladun torlojuaren karga dinamiko eta estatikoaren ahalmena handitzea, oso iraunkortasun handia lortuz, nekearekiko bizi luzeagoarekin eta muturreko baldintzetan lan egiteko gaitasuna lortuz.
- Eraginkortasun handia distantzia motzeko aurrerantzako eta atzerantzako mekanizazioetan, aurrekarga momentuaren aldakuntza minimoarekin. Oso aurrekarga momentu aldaera txikia ardatzean zehar, biraketa oso leuna eta zarata maila txikiak eskainiz.
Azkoinen xehetasuna: COMPLEX TD aurrekargatutako azkoin bikoitza (1 edo 2 hari sarrera) edo COMPLEX TUC aurrekargatutako azkoin ultrakonpaktua (2 hari sarrera), bolen birzirkulazioa U motako edo B motako birzirkulazio sistema bidez.
TD COMPLEX AURREKARGATUTAKO AZKOIN BIKOITZA
TUC COMPLEX AURREKARGATUTAKO AZKOIN ULTRATRINKOA
Complex 1Start
Complex 2Start


SHUTONPRIME
KOKAPEN ZEHATZEKO HARI FINEKO BOLADUN TORLOJUAK

Barne birzirkulazioko torlojuen berringeniaritza, abiadura txikiko erabileretan posizionamendu optimizatua eta mugimendu leuna lortzeko
SHUTONHDL
KARGA HANDIKO TORLOJUAK

Dinamika handia eta karga handiak, plastiko injekzioko aplikazioetarako, prentsetarako eta eskaera maila handiko beste aplikazioetarako.
SHUTONATR
PICK&PLACE APLIKAZIOETARAKO BOLADUN TORLOJUAK

Efizientzi altuko doitasunezko boladun torlojuak pick&place aplikazioetarako, fabrika automatizaziorako, eragingailuetarako eta beste garraio aplikazio batzuetarako.
SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.
LASTER