HIGH LOADSKARGA HANDIKO TORLOJUAK

SHUTON HIGH LOAD sorta dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.


Ezaugarri nagusiak:

  • Emaitza gorenak iraunkortasun eta fidagarritasun oso altuekin Karga dinamiko eta estatiko ahalmen bereziki altua, baita gehienezko karga baimenduen balio altuak ere.
  • Biraketa oso leuna bola zirkulazio uniformea bermatuz, bolen arteko kolpeak saihestuz eta ondorioz zarata maila baxuak mantenduz eta abiadura altuagoak erabiltzea ahalbidetuz; horrela, 170.000 arteko DN balioak lortuz.
  • Zehaztasun maila eta lasaiera axiala:
    • H 0.020 mm edo gutxiago.
    • A 0.040 mm edo gutxiago.

Aplikazioaren karga ahalmenaren eta abiadura eskaeraren arabera, eta kasu bakoitzean bizi-emaitzarik onenak lortzeko, SHUTONek HIGH LOAD boladun torloju mota desberdinak garatu ditu:

  • HIGH LOAD IML Karga eta abiadura altuko aplikazioetarako diseinatua, DN 170.000 arte.
  • HIGH LOAD HDL Bereziki karga altuko eta abiadura ertaineko aplikazioetarako, DN 110.000 arte.
  • HIGH LOAD PKL Momentuko muturreko goi kargak dituzten aplikazioetarako diseinatua.

Boladun torlojuen diseinua ondorengo puntuak aztertuz optimizatzen dira:

  • HIGH LOAD diseinu mota.
  • Ardatz eta azkoinaren hariaren geometria.
  • Bola zirkuituen banaketa eta kokapena.
  • Hari kopurua.
  • HIGH LOAD bola-torlojuetan kargaren banaketa
  • Lotura metodoa
  • Lubrifikazioa

Azkoin xehetasuna: HIGH LOAD TS azkoin bakarra (1 edo 2 hari sarrera), bola birzirkulazioa U motako edo B motako birzirkulazio sistema bidez.

TS HIGH LOADS AZKOIN SINPLEA

 

SHUTONPRIME

KOKAPEN ZEHATZEKO HARI FINEKO BOLADUN TORLOJUAK

Barne birzirkulazioko torlojuen berringeniaritza, abiadura txikiko erabileretan posizionamendu optimizatua eta mugimendu leuna lortzeko.

SHUTONCOMPLEX

ERRENDIMENTU HAUNDIKO BOLADUN TORLOJUAK

Zurruntasun efizientea, produktiboki zorrotzenak diren sektoreetan, hala nola, automozioan eta aeronautikan, mekanizazio denborak hobetzera zuzendua.

SHUTONATR

PICK&PLACE APLIKAZIOETARAKO BOLADUN TORLOJUAK

Efizientzi altuko doitasunezko boladun torlojuak pick&place aplikazioetarako, fabrika automatizaziorako, eragingailuetarako eta beste garraio aplikazio batzuetarako.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER