TD COMPLEX AURREKARGATUTAKO AZKOIN BIKOITZA

COMPLEX aurrekargatutako azkoi bikoitza bi erdi-azkoinez osatzen da, bolen birzirkulazioa U motako edo B motako birzirkulazio sistemarekin konfiguratuta dago eta hari sarrera bat edo bi izan ditzake. Bi hariko aukera karga altuko eskakizunen kasuan erabiltzen da, azkoin luzera mugarik ez dagoenean.


Azkoin bikoitzeko boladun torlojuak mantentze erraza dauka, ez bait da beharrezkoa makinatik desmuntatzea. Azkoina lasaitu eta bi erdi-azkoinen tarteko aurrekargarako zirrindola aldatu behar da.


Aurrekarga sistema: 2 erdi-azkoinen tarteko zirrindolaren zabalerak aurrekarga balioa finkatzen du.

Loading
Cargando Datos...

Complex

Complex 2S

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER