Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

 

COMPLEX AZKOIN BIKOITZ AURREKARGATUA

Azkoin bikoitzeko boladun torloju hauen azkoina zirrindola batez bereizitako bi piezaz osatuta dago. Aurrekarga indarra zirrindola horren lodieraren araberakoa da.

SHUTONen, bi pieza horiek ahokatu egiten dira, desplazamendu erradialik gerta ez dadin, lerrokadura eta zentrokidetasuna hobetuz.

Azkoin bikoitzeko boladun torlojuen mantentze lana oso erraza da, ez baita makinatik desmuntatu behar.

COMPLEX azkoin bikoitzeko torlojuak bolen ‘U’ kanpo birzirkulazio sistemarekin diseinatuta daude; oro har, Ph > 20ko hari neurri luzeetarako sistemarekin. Bolak birzirkulazio hoditik itzultzen dira, ‘U’ itxurako bi deflektoreren laguntzarekin.

Bolen ‘U’ kanpo birzirkulazio sistemak torlojuaren karga dinamiko eta estatiko ahalmenak eta zurruntasun axiala handitzea ahalbidetzen du. Gainera, sistema horretan, luzera txikiagoko azkoinak erabil daitezke eta tenperatura eta soinu maila murrizten dira.

Loading
Cargando Datos...

AZKOIN ULTRATRINKOA

TORLOJUAREN ON LINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, torlojuaren on line kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER