BOLADUN TORLOJUAK

SHUTON-IPIRANGAek doitasunezko boladun torlojuak diseinatzen eta fabrikatzen ditu aplikazio eremu ezberdinetarako, hala nola, makina-erreminta, injekzio bidezko moldeaketa, prentsak eta karga handiko beste aplikazio batzuk, automatizazio-soluzioak, eragingailuak, erdieroaleak, jasotze-sistemak eta abar.

Boladun torlojuen sorta ondorengoa da: ardatz diametroa 20 mm-tik 160 mm-ra, pausua 5 mm-tik 80 mm-ra eta ardatzaren luzera 15 metroraino pieza bakar batean. Boladun torlojuak ISO 1 - 3 - 5 - 7 tolerantzia-graduen arabera egiten dira eta azkoin mota ezberdinak egiten ditugu, hala nola, aurrez kargatutako edo kargatu gabeko azkoin ezberdinak eta bolen birzirkulazio sistema ezberdinak.

SHUTON-IPIRANGAen Xtreme Dynamics filosofiaren ildotik, eta aplikazio zorrotzenetan ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko asmoz, SHUTON-IPIRANGAek aplikazio-eremuetara egokitutako hainbat teknologia garatu ditu, 3 familietan sailkaturik.

KOKAPENEKO
BOLADUN TORLOJUAK

Errendimendu altuko boladun torlojuak kokapeneko aplikazioetarako.

KARGAKO
BOLADUN TORLOJUAK

Kargako boladun torlojuak karga altuko aplikazioetarako.

GARRAIOKO
BOLADUN TORLOJUAK

Efizientzi altuko boladun torlojuak garraio aplikazioetarako.

COMPLEX

ERRENDIMENTU HAUNDIKO BOLADUN TORLOJUAK

Doitasun altuko boladun torlojuak dinamika altuko makina erremintetarako non zurruntasun efiziente eskaera duten eta oso muturreko lan zikloa. Mekanizazio denborak hobetzera orientatua dago produktiboki oso eskaera altua duen sektoreetan, hala nola, automozioa, aeronautika, molde prozesamendu makinak etab.

PRIME

KOKAPEN ZEHATZEKO HARI FINEKO BOLADUN TORLOJUAK

Hari fineko boladun torlojuak doitasun eskaera altu eta dinamika eskaera ertaineko aplikazioetarako, ahal nola, makina errektifikatzaileak eta EDM makinak, zeinetan ibilbide motzetan errodadura leuna bermatzen den.

IML/HDL/PKL

KARGA HANDIKO TORLOJUAK

Dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.

TMBS

GARRAIOKO BOLADUN TORLOJUAK

Doitasunezko efizientzi altuko boladun torlojuak automatizazio aplikazioetarako, doitasun maila ISO1-3-5.

ROLLED

GARRAIOKO BOLADUN TORLOJUAK

Efizientzi altuko boladun torlojuak automatizazio aplikazioetarako, doitasun maila ISO5-7.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER