TC PRIME AZKOIN AURREKARGATU TRINKOA

PRIME aurrekargatutako azkoin trinkoa pieza batez osatuta dago, S motako bola birzirkulazio-sistemaz konfiguratuta eta sarrera bat du. Aplikazioaren arabera, azkoin trinkoak hau eskaintzen du:

  • Azkoin eta ardatzaren arteko lerrokatze eta kontzentrizitate hobea.
  • Azkoinaren luzera murriztua; beraz, masa txikiagoa.
  • Errodamenduen euskarri-piezak kentzea azkoin birakariko diseinuetan.
  • Diseinu bereziak egiteko aukera, azkoin integratuzko gorputz konpaktuekin.

SHUTON-IPIRANGAk azkoin trinkoak boladun torloju ertain eta motzetan erabiltzea gomendatzen du, pauso motzekin.

Aurrekarga sistema: azkoinaren erdian hari baten dimentsioa aldatuz lortzen da aurrekarga.

Loading
Cargando Datos...

XP - Prime - TC

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER