Doitasun-boladun ardatzak
Munduko liderrak
doitasun handiko boladun ardatzen
garapen, fabrikazio eta merkaturatzean
I+G+b
SHUTONen I+G+b saila dugu, makina-erremintaren munduan esperientzia zabala duten ingeniariez osatua. Bertan etengabe ikertzen dira boladun ardatzak hobetzeko moduak, birzirkulazio-sistema berriak, perfilak, tratamendu termikoak, materialak eta abar garatuz, eta ekoizpen eta kontrol metodo berriak bilatuz, boladun ardatzen kalitatea eta entrega-epeak hobetzeko.
Horretarako, teknologia-zentro propioa dugu, modu estatikoan indarra, zurruntasuna eta tenperatura neurtzen duten makinez ekipatua, bai eta abiadura eta azelerazio handiko egoeretan neurtzen duten makinez ere.
Gure ingeniaritza-sailean CAD-CAM diseinu- eta fabrikazio-programa onenak ditugu, erantzun azkarra eta eraginkorra emate aldera.
SHUTON COMPLEX produktu-gama berriari buruzko informazioa katalogo berrian dago jasota. Katalogo hori da, hain zuzen, boladun ardatzen ezaugarri teknikoei buruz argitaratu den dokumenturik osoena.
Lankidetza ikerketa-zentroekin
SHUTONek harreman estua du puntako ikerketa-mailako zentro elkartuekin, hala nola, TEKNIKER FUNDAZIOA, FATRONIC SYSTEM, IKERLAN eta LEIArekin. Etengabe martxan ditugu hobekuntza teknologikoa lortzeko proiektuak, besteak beste, lubrifikazioan, zaratan, kontrolaren erantzunean eta dinamika altuan ikertzen ari gara.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |




