I+G+B

SHUTON-IPIRANGAen I+G+Bren departamentuan, makina erremintan esperientzia handia duten ingeniariak aritzen dira. Ingeniariek etengabe aztertzen dute nola hobetu boladun torlojua, birzirkulazio sistema, profil, tratamendu termiko eta material berriak garatuz, eta boladun torlojuen kalitatea eta entrega epea hobetzeko produkzio eta kontrol metodo berriak bilatuz.


Horretarako, gure zentro teknologikoa dugu, parea, zurruntasuna eta tenperatura neurtzeko ekipamenduarekin, baldintza estatikoan zein abiadura eta azelerazio handietan.


Gure ingeniaritza departamentuan CAD-CAM diseinu eta fabrikazio programarik onenak ditugu, erantzun azkarra eta eraginkorra emateko.

Etengabeko berrikuntzaren bidez, merkatuko askotariko premiei erantzuteko ingeniaritza soluzioak garatzen dira.

COMPLEX

Doitasun altuko boladun torlojuak dinamika altuko makina erremintetarako non zurruntasun efiziente eskaera duten eta oso muturreko lan zikloa. Mekanizazio denborak hobetzera orientatua dago produktiboki oso eskaera altua duen sektoreetan, hala nola, automozioa, aeronautika, molde prozesamendu makinak etab.

PRIME

Hari fineko boladun torlojuak doitasun eskaera altu eta dinamika eskaera ertaineko aplikazioetarako, ahal nola, makina errektifikatzaileak eta EDM makinak, zeinetan ibilbide motzetan errodadura leuna bermatzen den.

IML/HDL/PKL

Dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.

TMBS

Doitasunezko efizientzi altuko boladun torlojuak automatizazio aplikazioetarako, doitasun maila ISO1-3-5.

ROLLED

Efizientzi altuko boladun torlojuak automatizazio aplikazioetarako, doitasun maila ISO5-75.

SOLUZIO PERTSONALIZATUAK

Besteak beste, sarrera bikoitzeko torlojuak, hozte sistemadun azkoinak, hirugarren efektuko garbitzaileak, azkoin birakariko sistemak eta azkoin bereziak.

iBallscrew

iBallscrew torloju adimenduna nabarmendu behar dugu. 4.0 monitorizazioa torlojuaren erabilera egokia eragotziko luketen lubrifikazio ezari, bibrazioei eta tenperatura igoerari aurre egiteko aukera ematen duen proiektu bat da.

ELKARLANA IKERKETA ZENTROEKIN

SHUTON-IPIRANGAk harreman estua du ikerketan aitzindariak diren zentroekin: TEKNIKER FUNDAZIOA, TECNALIA, IKERLAN eta Mondragon Unibertsitatea. Teknologia hobetzeko proiektuak etengabe garatzen dira, hala nola lubrifikazioari, soinuari, kontrolaren erantzunari eta dinamika handiari buruzko ikerketak eta saiakuntzak.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER