This website uses its own and third-party cookies in order to improve the browsing experience. If you continue browsing you will be accepting expressly the use of these cookies. You can get more information on our page Use of Cookies page.

Acept
 

AZKOIN BAKUNA

Azkoin bakuneko torlojuan lasaiera kentzeko diametro pixka bat handiagoa duten bolak erabiltzen dira. Bolek lau puntutan ukitzen dituzte azkoina eta torlojua.

Lortutako aurrekarga nabarmen txikiagoa da azkoin trinkoarekin edo bikoitzarekin lortutakoa baino. Bigarren zirkuitu blokea erantsi beharrik gabe lasaiera axiala kentzea lortzen da, azkoin luzera txikiagoa lortuz.

PRIME azkoin bakuneko torlojua bolen ‘S’ barne birzirkulazio sistemarekin muntatzen da. Hari neurririk txikienetan erabiltzen den ohiko birzirkulazioa. Bola zirkuitu bakoitza independentea da eta ‘S’ formako bere deflektorea du.

Azkoin bakuneko torlojuaren zurruntasuna aldakorra da, kanpoko kargaren araberakoa, azkoin trinkoak eta azkoin bikoitzak zurruntasun konstantea duten bitartean. Gainera, lau puntuko ukipenean, ezinezkoa da bola eta azkoinaren eta torlojuaren hariaren arteko ukipen puntu horietako bitan lerradura saihestea, higadura handitu eta tenperatura igo egiten delarik.

Arrazoi horiek direla eta, SHUTONek kontrapisurik jartzerik ez duten torloju bertikaletan edo inklinatuetan soilik gomendatzen du azkoin bakuneko boladun torlojua. Kasu hauetan, grabitate indarraren ondorioz, bi ukipen puntu baino ez daude eta beraz, lerradura desagertzean, higadura eta gehiegizko tenperatura desagertu egiten dira.

Loading
Cargando Datos...

AZKOIN TRINKO AURREKARGATUA

AZKOIN BIKOITZ AURREKARGATUA

TORLOJUAREN ON LINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, torlojuaren on line kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER