IML/HDL/PKLKARGA HANDIKO TORLOJUAK

IML/HDL/PKL sorta dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.


Ezaugarri nagusiak:

  • Emaitza gorenak iraunkortasun eta fidagarritasun oso altuekin Karga dinamiko eta estatiko ahalmen bereziki altua, baita gehienezko karga baimenduen balio altuak ere.
  • Biraketa oso leuna bola zirkulazio uniformea bermatuz, bolen arteko kolpeak saihestuz eta ondorioz zarata maila baxuak mantenduz eta abiadura altuagoak erabiltzea ahalbidetuz; horrela, 170.000 arteko DN balioak lortuz.
  • Zehaztasun maila eta lasaiera axiala:
    • H 0.020 mm edo gutxiago.
    • A 0.040 mm edo gutxiago.

Aplikazioaren karga ahalmenaren eta abiadura eskaeraren arabera, eta kasu bakoitzean bizi-emaitzarik onenak lortzeko, IML/HDL/PKL boladun torloju mota desberdinak garatu ditu:

IML karga handiko teknologia

      • Karga handiko eta abiadura handiko aplikazioetarako diseinatuta, DN 170.000 arte.
      • Aplikazio egoera: karga eta batazbesteko karga altua, eta aldi berean, abiadura ertan eta altua, bataztezteko abiadura altuarekin.
      • IML teknologiak lan tenperatura kontrolpean izatea ahalbidetzen du.

HDL karga handiko teknologia

      • Oso karga altu eta abiadura ertaineko aplikazioetarako diseinatua, DN 110,000 arte.
      • Aplikazio egoera: karga eta batazbesteko karga altua, eta aldi berean, abiadura baxuek, bataztezteko abiadura baxuarekin.
      • Karga ahalmen dinamiko, estatiko eta zurruntasun handiena ematen duen aukera da.

PKL karga handiko teknologia

        • Momentuko muturreko kargak dituzten aplikazioetarako diseinatuta dago, non batez besteko indarrak ez du bereziki handia izan beharrik.
        • Abiadura altuetarako aukera, bai puntako abiaduran, bai batez besteko abiaduran.

Boladun torlojuen diseinua ondorengo puntuak aztertuz optimizatzen dira:

  • HIGH LOAD diseinu mota.
  • Ardatz eta azkoinaren hariaren geometria.
  • Bola zirkuituen banaketa eta kokapena.
  • Hari kopurua.
  • HIGH LOAD bola-torlojuetan kargaren banaketa
  • Lotura metodoa
  • Lubrifikazioa

Azkoin xehetasuna: HIGH LOAD TS azkoin bakarra (1 edo 2 hari sarrera), bola birzirkulazioa U motako edo B motako birzirkulazio sistema bidez.

TS IML/HDL/PKL AZKOIN SINPLEA

 

XL - IML/HDL/PKL

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER