This website uses its own and third-party cookies in order to improve the browsing experience. If you continue browsing you will be accepting expressly the use of these cookies. You can get more information on our page Use of Cookies page.

Acept
 

COMPLEXABIADURA HANDIKO TORLOJUAK

SHUTONen boladun torlojuen diseinu berriei esker, karga dinamikoa eta karga estatikoa nabarmen handitu dira, baita zurruntasun dinamikoa ere, marruskadura txikiagoarekin. Horrek, aldi berean, aurrekarga parea eta sortutako tenperatura hobetzen laguntzen du.

Dinamika handiko boladun torloju hauek ez dute DN mugarik, betiere, lerrokadura, muntaketa eta lubrifikazio baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

Tenperatura hobetzean, boladun torlojuen biraketa abiadura handitu egin daiteke, gehiegi berotzeko arriskurik gabe. Zurruntasuna handituta, maiztasun natural handiagoko eragintza eta honenbestez, makina izatea ahalbidetzen dute. Serbomotorraren Kv, Kp eta Ki kontrol parametroak hobetzen dira, makinaren azelerazioak eta dinamika hobetuz.

SHUTON COMPLEX boladun torlojuen gama I+G+Bren departamentuaren barne garapenaren emaitza izan da, SHUTONek bere instalazioetan duen zentro teknologikoan zenbait urtetan probak eta neurketak egin ondoren lortua.

SHUTON COMPLEX boladun torlojuak kalitaterik handieneko altzairuz eta tratamenduz egiten dira, eta abantaila hauek dituzte:


  • Zurruntasun handia → Maiztasun natural handiagoa, Kv eta Kp balore handiagoak
  • Karga dinamiko eta estatiko handia→ Nekearen kontrako balio bizitza luzeagoa eta karga handiagoak jasateko ahalmena
  • Tenperatura baxua eta soinu txikiagoa → Aitzinamendu abiadura handiagoa, sortutako tenperatura berean
  • Mugimendu leuntasun handiagoa → Abio pare txikiagoa eta inbertsio mugimenduaren hobekuntza
  • Aurrekargaren kontserbazioa denboran → Mantentze lanik gabeko denbora gehiago

AZKOIN BIKOITZ AURREKARGATUA

 

AZKOIN ULTRATRINKOA

 

SHUTONPRIME

POSIZIONATZE TORLOJU ESTANDARRAK

Barne birzirkulazioko torlojuen berringeniaritza, abiadura txikiko erabileretan posizionamendu optimizatua eta mugimendu leuna lortzeko

SHUTONHDL

KARGA HANDIKO TORLOJUAK

Dinamika handia eta karga handiak, plastiko injekzioko aplikazioetarako, prentsetarako eta eskaera maila handiko beste aplikazioetarako.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTONen Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER