BOLADUN TORLOJUEN FABRIKATZAILEA

Shuton-Ipiranga Euskadin kokatutako errendimendu handiko bola-torlojuen diseinuan eta fabrikazioan liderra den enpresa da, Espainia Iparralden, makina-erremintaren industrian gune nagusi eta liderra.

Shuton eta Ipiranga, zehaztasunezko boladun torlojuen diseinuan eta fabrikazioan espezialistak eta bakoitzak 50 urte baino gehiagoko esperientziarkin, lankidetza-bide bati ekin zioten 2018an eta honek bi enpresen bat-egitera ahalbidetu du.

Indarrak batzen ditugu, ahalmenak biderkatuz, kaudimenak gehituz. Eraginkorragoak izateko baliabideak optimizatzen dituen erakunde bakarra.

Aurtengo urteak beste mugarri esanguratsu bat ekarri digu, The Timken Company munduko mailako errodamenduen eta potentzia transmisioaren fabrikatzaile nagusiaren parte bihurtu baikara.

Proiektu global eta bateratua, gure produktuen gama teknologia gehiagorekin, talde-ikuspegiarekin egindako inbertsioekin eta merkatu gehiagotara sartzeko aukera ematen diguna.

Shuton-Ipirangak bere Teknologia Zentroa du eta hautatutako kanpoko Zentro Teknologikoekin elkarlanean aritzen da. Bere Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza integrala eskaintzen du bola-torloju egokiena aukeratzeko eta aplikazio bakoitzerako erabilera optimoa egiteko, irtenbide desberdinak aztertuz eta sor daitezkeen garapen-behar berriak detektatuz.

Shuton-Ipiranga-k makina-erreminta, injekzio-moldeaketa, prentsa eta karga handiko beste aplikazio batzuetarako, automatizazio-soluzioetarako, eragingailuetarako, erdieroaleetarako, altxatze-sistemetarako eta abarretarako doitasun-torlojuak diseinatu eta fabrikatzen ditu.

Talde aktibo eta esperientziadun bat gara, mentalitate berritzailea eta hazteko eta hobetzeko gaitasun handikoa, gure bezeroen beharretara hobekien egokitzen diren produktu eta zerbitzu berritzaile eta egokienak eskaintzeko konpromisoa hartu duena.

Bikaintasuna gure oinarrizko printzipioa da, gaur eta etorkizunean gure bezeroen kolaboratzaile eta "best partner" ak izaten jarraitzeko gidatzen gaituena.

GURE BALIOAK

01 ERRENDIMENDU HAUNDIA

SHUTON-IPIRANGAren helburu nagusia gure bezeroari errendimendu onena eskainiko dion bola torlojua eskaintzea da. Horretarako hiru alderdi funtsezko uztartzen ditu.

Lehena gure bezeroen aplikazio zorrotzenen eskakizunak ezagutzea da, makina eraikuntza merkatu aurreratuenetan egonez, gure bezeroekin lankidetza estua mantenduz eta sor daitezkeen beharren etengabeko ikerketa burutuz. Besteak beste, errendimendu handiagoa, dinamika handiagoa, zurruntasun handiagoa, iraunkortasun handiagoa, mantentze eskakizun txikiagoa eta funtzionamenduko denbora luzatzean zentratzen gara.

Bigarrena ikerketa eta garapen programa sendoa da, boladun torlojuen teknologien optimizazioan, material eta tratamendu termikoen hautaketan, fabrikazio prozesuen hobetzean eta orohar boladun torlojuen errendimenduaren hobetzean eragina izan dezaketen alderdi guztien azterketan zentratua. SHUTON-IPIRANGAk aplikazio arloetara egokitutako teknologia desberdinak garatu ditu: COMPLEX eskaera maila eta doitasun altuko makina erraminta aplikazioetarako, IML,HDL,PKL plastiko injekzio, prentsa eta beste karga altuko aplikazioetarako, PRIME doitasunezko kokapena eta erdi mailako dinamika eskaera duten makina erraminta aplikazioetarako eta TMBS, ROLLED garraio aplikazioetarako.

Hirugarren alderdia aplikazio bakoitzerako boladun torlojuen diseinu zehatza da. SHUTON-IPIRANGAko Ingeniaritza Zerbitzuak aplikazioaren alderdi guztiak aztertzen ditu, aukerarik onena baldintza egokienetan zehaztuz eta, beraz, boladun torlojuaren errendimendu onena lortuz. SHUTON-IPIRANGAren Ingeniaritza Zerbitzuak hainbat azterketa tekniko burutu ditu urteetan zehar doitasunez SHUTON-IPIRANGA boladun torlojuak bezeroen aplikazioen beharretara moldatuz.

 

02 FIDAGARRITASUNA

SHUTON-IPIRANGA produktuek eskaintzen duten errendimendu altuak fidagarritasun bermea du.

SHUTON-IPIRANGAek zentro teknologiko propioa du eta kanpoko zentro teknologiko eta unibertsitate liderrekin lankidetzan lan egiten du. SHUTON-IPIRANGAek berrikuntza proiektu ugari zuzentzen ditu eta hainbat probetarako unitate ditu ziklo errealak simulatzeko eta tenperaturak, soinua, lerrokatze erroreak, bibrazioak, zikinkeria eta abarren efektua neurtzeko, era honetan garapen berrien homologazioa lortuz.

Zehaztasun handiko boladun torlojuaren osagaiak arreta handiz aztertzen dira, material eta tratamendu termiko onenak aukeratuz (hondar estresa murrizteko eta tratamendu geruza hobetuz) eta kalitate maila altueneko osagaiak erabiliz, hala nola, bolak, garbigailuak, MIM deflektoreak etab.

Honetaz gain, fabrikazio eta kontrol-sistemen etengabeko eguneratzea eta hobetzea, prozesuaren trazabilitatea eta boladun torloju bakoitzaren egiaztapenak estandar zorrotzenen araberako boladun torlojuen hornidura bermatzen dute.

“Produktibitatea epe luzeagoz” da gure jarraibide nagusietako bat. Honetarako, gure bezeroei aholkua eskaintzen diegu boladun torloju optimoa aukeratzeko eta hura erabiltzeko modurik onena definitzeko, bere bizian zehar ahal den portaera onena bermatzeko.

 

03 INGENIARITZA APLIKATUA

Gure pentsamolde berritzaileak, eta etengabe emaitzak hobetzeko eta behar berriei erantzuna emateko nahiak gidatu gaitu SHUTON-IPIRANGA doitasun altuko boladun torlojuak lehiakorrenak izatera. Horrela definitu da SHUTON-IPIRANGA zehaztasuneko boladun torloju sorta.

- COMPLEX Doitasun altuko boladun torlojuak dinamika altuko makina erremintetarako non zurruntasun efiziente eskaera duten eta oso muturreko lan zikloa. Mekanizazio denborak hobetzera orientatua dago produktiboki oso eskaera altua duen sektoreetan, hala nola, automozioa, aeronautika, molde prozesamendu makinak etab.

- PRIME Hari fineko boladun torlojuak doitasun eskaera altu eta dinamika eskaera ertaineko aplikazioetarako, ahal nola, makina errektifikatzaileak eta EDM makinak, zeinetan ibilbide motzetan errodadura leuna bermatzen den.

- IML, HDL, PKL Dinamika eta karga handiko boladun torlojuak, plastiko-injekzioko makina, prentsa eta eskakizun handiko beste aplikazio batzuetarako, muturreko baldintzetan serboeragingailu elektriko bidez erabiltzen direnak.

- TMBS Doitasunezko efizientzi altuko boladun torlojuak automatizazio aplikazioetarako, doitasun maila ISO1-3-5.

- ROLLED Efizientzi altuko boladun torlojuak automatizazio aplikazioetarako, doitasun maila ISO5-7.

Produktu sorta honetaz gain, SHUTON-IPIRANGAen gure bezeroen beharretara egokitutako soluzio espezifikoak ere garatzen dira, hala nola, hari bikoitzeko boladun torlojuak, hozteko sistemadun azkoinak, efektu hirukoitzeko garbigailuak, azkoin birakari sistemak, profil espezifikoak eta azkoin diseinu bereziak, besteak beste.

Une honetan garatzen ari den proiektuetako bat Monitoring 4.0 da, iBALL SCREW boladun torloju adimenduna, honen funtzionamentu egokia eragotziko luketen lubrifikazio eza, bibrazioak edo tenperatura handitzea aurreikusten dituena. Horrela, gure bezeroei mantentze errazagoa eta iragargarriagoa eginez.

SHUTON-IPIRANGAen Ingeniaritza Zerbitzuak hiru dimentsioko marrazketa sistemak, CAM programazioa eta zenbait kalkulu programa ditu, eta aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako torloju eta erabilera modu egokiak aukeratu ditzaten. SHUTON-IPIRANGAk soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu.

 

04 ERANTZUTEKO GAITASUN HAUNDIA

SHUTON-IPIRANGAen printzipio nagusietako bat gure bezeroen "Best Partner"a izatea da. Gure bezeroek ingeniaritza, hornikuntza eta bezeroarentzako arreta arlo guztietan izan ditzaketen beharrei erantzuteko lan egiten dugu.

Ingeniaritza aplikatuko gure departamentuak beharrezko diren ezagutzak eskaintzen ditu maila teknikoan zein produktu mailan, bezeroen beharretara egokitutako soluziorik onena eskaintzeko.

Azken belaunaldiko makinek eta ekipo berrietan etengabeko inbertsioek erantzun arina eta malgua eskaintzea ahalbidetzen dute, produktu onena eskainiz epe onenean, hornidura plan egokituak definitzeko aukerarekin.

Gure sare komertzial zabalak langile espezializatuak ditu mundu osoko merkatu nagusietan, zerbitzu estu eta pertsonalizatua eskainiz gure bezeroei. Beraien merkatuaren ezagutzak eta gaitasun tekniko zabalak gure bezeroen beharrak hautemateko eta kasu bakoitzerako irtenbide egokiak eskaintzeko aukera ematen digu.

SHUTON-IPIRANGA kudeaketa sistema aurreratua eta konpainia balio sendoak dituen enpresa modernoa da. Balio hauek komunikazioa, konpromisoa, parte-hartzea eta etika profesionala dira, etengabe langileen formazioa, inplikazioa eta konpromisoaz indartuta.

 
45 URTE BAINO GEHIAGO
SEKTOREAN

Munduko makina erremintako merkatu nagusietan egoteak maila internazionaleko gure lidertza bermatzen du.

GIZA TALDE AKTIBOA ETA ESKARMENTUDUNA

Berrikuntzara bideratutako pentsamoldeari eta hobekuntzarako ahalmen handiari esker, gure bezeroen beharretara ondoen egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko moduan gara.

BIKAINTASUNERA BIDERATUAK

Bikaintasunaren bilaketak gidatzen gaitu, gure bezeroen funtsezko kolaboratzaileak izateko eta beti produktu berritzaileak emateko.

BOLADUN TORLOJUAREN ONLINE KALKULUA

SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.

LASTER