SHUTON TS Bakuna
Lasaiera diametro zertxobait handiagoa duten bolak erabiliz ezabatzen da. Horrela, bolaren, azkoinaren eta ardatzaren arteko kontaktua lau puntutan sortzen da.
Lortzen den aurrekarga dezente baxuagoa da azkoin trinkoarekin eta bikoitzarekin baino. Ardatz-lasaiera saihestea lortzen da, beste zirkuitu-bloke bat gehitu behar izan gabe; horren ondorioz, azkoinaren luzera txikiagoa da.
Azkoin bakunaren zurruntasuna aldakorra da, kanpoko kargaren araberakoa. Azkoin trinko eta bikoitzak, ordea, zurruntasun iraunkorra du. Halaber, kontaktua lau puntutan sortzen denez, ezinezkoa da kontaktu-puntu horietako bitan bolaren eta azkoinaren zein ardatzaren harien artean irristaketa saihestea; horrek, ondorioz, higadura dakar, bai eta tenperaturaren igoera ere.
Arrazoi horiengatik, SHUTONek azkoin bakunaren erabilera soilik kontrapisua jartzea ezinekoa den ardatz bertikaletan edo inklinatuetan aholkatzen du, grabitate-indarrak eraldatu egiten baitu kontaktua bi puntutan. Ondorioz, irristaketa desagertu egiten da, eta ez dago ez higadurarik ez eta tenperatura-igoerarik ere.
Taula honetan ikus daiteke prezisio altuko boladun ardatzen fabrikazio estandarreko gama, altzairuzko bolarekin azkoin trinkoan; diametro izendatuaren eta neurriaren arabera egindako zirkuitu-kopuru maximoak adierazi dira.
![]() |
5 | 6 | 10 | 12 | 15 | 16 | 20 | 25 | 30 | 40 | 50 |
| 20 | 6 | ||||||||||
| 25 | 6 | 4 | 2 | ||||||||
| 32 | 6 | 6 | 3 | 2 | |||||||
| 40 | 6 | 6 | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 | 3 | 2 | ||
| 50 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 | 3 | 2 |
| 63 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 | 3 | ||
| 80 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 | |||
| 100 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 |

