SHUTON TC Trinkoa
Azkoin trinko aurrekargatua duten prezisio altuko SHUTON boladun ardatzek hainbat abantaila eskaintzen dituzte:
- Azkoinaren lerrotze eta zentrokidetasun hobea ardatzarekiko.
- Azkoinaren luzera txikiagoa, masa gutxiagorekin.
- Azkoin birakaria duten diseinuetan errodamenduak jartzeko piezak kentzen dira.
- Diseinu bereziak egiteko aukera, azkoinak jartzeko pieza trinkoekin.
Aurrekarga hari-neurria azkoinaren tarteko hari-neurri bakarra bihurtuz lortzen da, ZKKz (zenbakizko kontrol konputerizatuaz) egindako artezketa-prozesu baten bidez. Horrela, prezisio altuko boladun ardatz horien azkoina pieza bakarraz osatuta dago.
Azkoin trinkoa ‘S' barruko birzirkulazioz soilik muntatu daiteke. Neurri laburrenen ohiko birzirkulazioa da. Bola-zirkuitu bakoitza independentea da, eta ‘S’ formako deflektore propioa du.
SHUTONek azkoin trinkoa aholkatzen du neurri txikia duten ardatz motzetan eta ertainetan.
Taula honetan ikus daiteke prezisio altuko boladun ardatzen fabrikazio estandarreko gama, altzairuzko bolarekin azkoin trinkoan; diametro izendatuaren eta neurriaren arabera egindako zirkuitu-kopuru maximoak adierazi dira.
![]() |
5 | 6 | 10 | 12 | 15 | 16 | 20 |
| 20 | 3 + 3 | ||||||
| 25 | 4 + 4 | ||||||
| 32 | 5 + 5 | 3 + 3 | |||||
| 40 | 6 + 6 | 6 + 6 | 4 + 4 | 3 + 3 | 2 + 2 | 2 + 2 | |
| 50 | 6 + 6 | 6 + 6 | 6 + 6 | 4 + 4 | 3 + 3 | ||
| 63 | 6 + 6 | 6 + 6 | 5 + 5 | ||||
| 80 | 6 + 6 | ||||||
| 100 | 6 + 6 |

