Shuton

Dinamika altuko SHUTON COMPLEX

SHUTON boladun ardatzen diseinu berriek aukera eman dute karga dinamikoa eta estatikoa handitzeko, bai eta zurruntasun dinamikoa ere, marruskadura baxuagoarekin. Horrek, halaber, aurrekarga-momentua eta sortutako tenperatura hobetzeko aukera ematen du.

Azkoin bikoitza zirrindola batez banatutako bi piezaz osatuta dago. Zirrindola horren lodierak zehazten du aurrekarga-indarra. SHUTONen bi pieza horiek ahokatu egiten dira, gerta litezkeen desplazamendu erradialak saihesteko asmoz eta, hartara, lerrokatzea zein zentrokidetasuna hobetzeko.

Dinamika altuko ardatzek ez dute DN mugarik, betiere lerrokatze-, muntaketa- eta lubrifikazio-baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

Tenperatura hobetzean, boladun ardatzen biraketa-abiadura igo egin daiteke, gehiegi berotzeko arriskurik gabe. Zurruntasuna areagotzeari esker, akzionatzea gertatzen da eta, ondorioz, maiztasun natural handiagoa du makinak; horrenbestez, serbomotorraren Kv, Kp eta Ki kontrol-parametroak hobetu, eta makinaren azelerazioa eta dinamika hobetu egiten dira.

TD: altzairuzko bolarekin

Taula honetan, SHUTON COMPLEX Dinamika altuko altzairuzko boladun ardatzen fabrikazio estandarreko gama ikus daiteke, diametro izendatuaren eta neurriaren arabera egindako zirkuitu-kopuru maximoarekin:

10 12 15 16 20 25 30 40 50
25         2 (2)        
32         3 (2) 2 (2)      
40 5 (2) 5 (2) 5 (2) 5 (2) 4 (2) 3 (2) 3 (2) 2 (2)  
50 6 (2) 5 (2) 5 (2) 5 (2) 5 (2) 4 (2) 3 (2) 3 (2) 2 (2)
63 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 5 (2) 4 (2) 3 (2) 3 (2)
80 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 5 (2) 4 (2) 3 (2)
100 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 6 (2) 5 (2) 4 (2) 3 (2)
120         6 (2) 6 (2) 5 (2) 4 (2) 3 (2)
Taulakoez gain adibide berezirik nahi izanez gero, galdetu SHUTONen.

Adibide jakin baten neurriak, kargak eta zurruntasunak ikusi nahi izanez gero, Kargen eta neurrien taulako katalogoa deskarga dezakezu, edo Katalogo birtualera sar zaitezke.

TDCer: zeramikazko bolarekin

Halaber, posible da zeramikazko bolak erabiltzea, azkoinak neurri berberak dituela.

Zeramikazko boladun ardatzen abantailak

  • Karga dinamikoa %25 eta %30 artean handitzen du. Ondorioz, boladun ardatzaren nekearekiko bizitza bikoiztu egiten da.
  • Ardatz-zurruntasuna %10 eta %15 artean handitzen da. Gehikuntza handiagoa lor daiteke aurrekarga igoz gero, baina kasu horretan nekearekiko bizitza ez da hainbeste luzatzen.
  • Zeramikaren ezaugarriei esker, azkoinaren tenperatura 5 eta 10ºC artean murrizten da.
  • Tenperatura jaistean, boladun ardatzen biraketa-abiadura igo egin daiteke, gehiegi berotzeko arriskurik gabe.
  • Bolen higadura dezente txikiagoa da eta, ondorioz, baita denboran zehar gertatzen den aurrekargaren galera ere. Horrela, mantentze-tartea handitzen da.
  • Bolek birzirkulazio-sistemetatik pasatzean sortzen duten zarata gutxitu egiten da.

Zeramikazko boladun ardatzen desabantailak

  • Kontu handiz ibili behar da kolpeekin; izan ere, zeramikazko bolak hautsi egin daitezke, eta boladun ardatza larriki kaltetu dezakete.
  • Zeramikazko bolen prezioa dezente altuagoa da altzairuzko bolena baino.