Produktuak
SHUTONek doitasun altuko azkoin bakuneko eta azkoin trinko eta bikoitzeko boladun ardatzak fabrikatzen ditu, barruko edo kanpoko birzirkulazioa izateko aukera ematen dutenak. Aukera-sorta zabala eskaintzen du: 16 mm-tik 120 mm-ra arteko diametroak eta 4 mm-tik eta 80 mm-ra arteko hari-neurriak.
SHUTON COMPLEX boladun ardatzen bidez, erantzuna eman diogu makina-erremintako industriak zuen premia gero eta handiagoari, dinamika altuko eta karga altuko ardatzei zegokionez. Teknologia berri hori kanpoko birzirkulaziodun azkoin bikoitzeko eta 10 mm-ko edo gehiagoko neurria duten ardatzetan aplika daiteke. SHUTON COMPLEX boladun ardatzak zurruntasun dinamikorik altueneko ardatzak dira, eta dinamika altuko makina-erreminten fabrikazioan liderrak diren enpresa europarrek homologatu dituzte.
Lotura hauetan ikus daitezke fabrikazio estandarreko SHUTON boladun ardatzen ezaugarri nagusiak, kargak eta neurriak.
SHUTONek f15.000 mm-ra arteko ardatzak pieza bakarrean fabrikatzen ditu.
| d0 [mm] | 20 | 25 | 32 | 40 | 50 | 63 | 80 | 100 | 120 |
| lhus [mm] | 1500 | 1500 | 3000 | 6500 | 6500 | 8000 | 12000 | 12000 | 12000 |
Boladun ardatzak, bolen birzirkulazio-sistemaren arabera sailkatuta.
- ‘S’ barruko birzirkulazioa: Bola-zirkuitu bakoitza independentea da, eta 'S' formako deflektore propioa du, bolari ardatzaren gailurraren gainetik pasatzen uzten diola.
- • 'U’ kanpoko birzirkulazioa: Bola birzirkulazio-hodian barrena itzultzen da, ‘U’ formako bi deflektoreen laguntza bakarrarekin.
![]() |
![]() |
| ‘S’ barruko birzirkulazioa | 'U’ kanpoko birzirkulazioa |
SHUTON aitzindaria da berrikuntza teknologikoan eta aitzindaria izan zen boladun ardatzen fabrikazioaren kontrol-sistemetan laserra sartzen. Prozesu horrekin ziurtatua dago produktu bakoitzaren prezisioa eta fidagarritasuna, bai eta kalitateko eskakizun zorrotzenak zehatz betetzen dituela ere.
SHUTONen dugun garapen- eta fabrikazio-prozesu ezin hobeari esker, beti aurkituko dituzuneurrira egindako soluzioak:
- Unitate solteak eta lote handiak edo txikiak.
- Boladun ardatz estandarrak eta bereziak.
SMultzo estandarrean ez dagoen ardatzen bat nahi izanez gero, SHUTONeko ingeniaritza-sailak laguntza teknikoa eskaintzen du gure bezeroei aholkatzeko.


