Shuton

image

Instalazioen inaugurazioa

Pasa den ekainaren 12an, Shuton enpresako garapen- eta fabrikazio-instalazioen handitzea inauguratu zen, nazioko eta nazioarteko bezeroen eta banatzaileen begirada arretatsuaren aurrean.

inauguracion ampliacion SHUTON

Egin diren handitze-lanei esker, Shuton enpresak 6.000 metro koadro baino gehiago ditu egun, orain gutxi erositako azken belaunaldiko makinez hornituta; horrenbestez, bere produkzio-ahalmena %50 baino gehiago handi dezake.

Ekitaldian 150 bat lagunek hartu zuten parte, eta honako hauek izan ziren buru: Jorge Arriola Grupo Maherholding sozietateko lehendakaria (Shuton enpresa talde horretan dago sartuta), Roberto Mielgo Shuton enpresako zuzendari kudeatzailea eta Pako Juaristi zuzendari komertziala.

Egin zuen hitzaldian, Roberto Mielgok honako hau adierazi zuen: “2007. urtean, %32ko hazkundea izan genuen fakturazioan eta esportazioak %85 izan ziren. 2007ko eskaeren bilketa eta, 2008aren erdira arte, nazioartean izan zen egoera onuragarria zirela-eta, gure instalazioak handitzeko premia sortu zen. Espazioan genituen mugak gainditu behar genituen, produkzioari, zerbitzuari, bizkortasunari eta entrega-erantzunei dagokienez gure bezeroek ezartzen dizkiguten gero eta erronka zorrotzagoei konponbideak emateko”.

Pako Juaristi zuzendari komertzialak Shuton enpresak esportaziorako duen bokazioa azpimarratu nahi izan zuen; ezaugarri hori, hain zuzen, enpresa eratu zenetik izan dute, orain dela 34 urte baino lehenagotik. Egun, merkataritza-alorrean egiten dituzten ahaleginek bi oinarri dituzte: batetik, Europak merkatu nagusi izaten jarrai dezan lortzea, eta, bestetik, Indian, Txinan, Korean eta Japonian dauden merkataritza-sareak ahalik eta gehien garatzea.

Bertaratutako guztiek aukera izan zuten Shuton Complex boladun ardatz berrien lagin zabala gertutik ikusteko; hau da, zurruntasun goreneko boladun ardatzak, liderrak dinamika handiko makina-erreminten industrian.