Kongresuetan parte hartzea
 


 

Cuadro de texto: CCMT
2008/04/21-25

Cuadro de texto: 25 BIEMH
2008/03/03-05

Cuadro de texto: EMO Hannover
2007/09/17-22

Cuadro de texto: CIMT
2007/04/09-15

 



    Azken nobedadeak produktuetan

 


ZE
HAZTASUN HANDIKO BOLADUN TORLOJU HANDIAK, PIEZA BAKARREKOAK ETA AHOKADURARIK GABEAK

SHUTONek urteak daramatza 80 eta 100mm diametro nominal dituzten 12000 mm-rainoko boladun torlojuak egiten. Abantaila hau dute: barra bakar osoak direnez, ez dute ahokadurarik behar.

Badira oso torloju luzeak (12000 mm-tik gorakoak ere) egiten dituzten fabrikatzaile gehiago, baina barra laburragoak ahokatzen dituzte, eta epe luzean arazoak sortzen dira eta, ondorioz, mekanizazio-akatsak ere bai. Horrelako arazorik ez sortzeko, makina-erreminten fabrikatzaile batzuek kremailerak erabiltzen dituzte torloju oso luzeetan, baina askoz ere konponbide garestiagoa da, eta teknikoki kaskarragoa.

Orain, SHUTONek ugaritu egin du bere fabrikazio-gama,  125 mm-ko diametro nominala, 12000 mm-rainoko luzerak eta bola handiagoa, 15,875 mm-koa, eginez. Horrela, 450.000 N-rainoko karga dinamikoak, 1.500.000 N-rainoko karga estatikoak eta azkoinaren multzoan 4300 N/um-rainoko zurruntasun errealak eskatzen dituzten kasu bereziei erantzuna emango die. Edo bestela esanda, 100.000 N-rainoko indarrak lasaierarik sortu gabe jasateko gai diren boladun torlojuak egiten ditu orain.

12000 mm-tik gorako luzera duten pieza bereziak, beti bakarrak, egiteko aukera ere badago. Horretarako, nahikoa denbora lehenago jarri behar da harremanetan SHUTONekin kasua elkarrekin aztertzeko.

 

"SQUEAL NOISE"  ZARATARENTZAKO KONPONBIDEA

Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa ari zaio ematen aurrera jotzeko abiadurari, eta urtetik urtera mugak gainditu egiten dira. Hori dela eta, gero eta pausu handiagoak eta ia mugan dauden biraketa-abiadurak dituzten boladun torlojuak erabiltzen dira. Halakoetan, gehienezko abiadurak mugatzen dituen bolen berezko zaratarekin zerikusirik ez duen beste zarata bat sortu da.

SHUTONek zarata hori ez sortzeko modua aurkitu du, eta ondorioz, aurrera jotzeko gehienezko abiadura areagotzeko aukera izan du: 160m/min-raino 40-50eko diametro nominalekin eta 125m/min-raino 63-80ko diametro nominalekin, "Squeal Noise" zarata atera gabe.

 

TERMIKOKI KONTROLATUTAKO BOLADUN TORLOJUAK

SHUTONen boladun torlojuak bi modutan hozteko aukera ematen dugu:

Zabalkuntzarik ez sortzeko ardatzaren tenperatura zaindu nahi izanez gero, zuloa egiten da torlojuaren ardatzaren barruan gero bertatik likido hotza sartzeko. Azkoin birakarietan, konponbidea oso erraza da, baina torloju birakarietan giltzadura bereziak behar izaten dira, eta muntaketa askoz ere garestiagoa eta zailagoa izaten da.

Bigarren aukera azkoina barruko zirkuituaren bidez hoztea da. Askoz ere eraginkorragoa da, beroa sortzen den gunean zuzeneko eragina baitu. Merkeagoa ere bada, ardatzean ez delako zulorik egiten, eta torloju birakariek ere ez dute giltzadura garestirik behar.

 

OSO ABIADURA MOTELAK

Makina-mota batzuek arazo hau dute: ardatzetako baten abiadura oso motela da eta zenbait mekanizazio-lan egiterik ez dago. Kasu horietarako, SHUTONek oso mugimendu leuna sortzea lortu du, diseinu eta lubrikazio bereziei esker.

 

LUBRIKAZIOA BERMATUTA AZKOIN OSOAN

SHUTONek bezeroaren planoen arabera fabrikatzen du beti, baina lubrikazioan olioa edo airea eta olioa erabili behar badira, geure diseinua erabiltzea gomendatzen dugu, lubrifikatzailea metala metalaren ondoan egon daitekeen puntu guztietan zehar bideratu dadin.

 

GARBITZAILE ERAGINKORRAGOAK

SHUTONek zikinkeriaren kontra eraginkorragoak diren garbitzeko eta ekortzeko sistema berriak eskaintzen ditu, azkoinaren estankotasuna eta hotzitzea edo aireztaketa kontuan hartuta.

 

BOLA ZERAMIKOAK KARGA HANDIAGOETARAKO ETA TENPERATURA TXIKIAGOETARAKO

SHUTONek, betiko altzairuzko bolen ordez, zeramikazkoak erabiltzeko aukera ematen du. Abantailei dagokienez, aipatzekoa da karga gehiago jasan, zurruntasun handiagoa eman eta berotasun gutxiago sortzen dutela. Alde txarrak, berriz, hauexek dira: batetik, erraz hausten dira, eta beraz, kontu handiz ibili behar da funtzionamenduarekin; bestetik, garestiak dira.



    Egungo ikerketa gaiak  
 


BOLAK BEREIZTEKO KAIOLA, TENPERATURA ETA ZARATAK MURRIZTEKO

SHUTON bolak bereizteko kaiolak jartzeko aukera ari da ikertzen, azkoinaren tenperatua eta bolek elkarren artean irristatzean sortzen duten zarata murriztea ahalbidetuko duen irtenbide merkea eta fidagarria lortzeko.

 

LUBRIKAZIOA BOLADUN TORLOJUETAN

SHUTONek boladun torlojuetan egokiak diren lubrikazio-motak ikertzen jarraitzen du, kasu bakoitzeko makinaren fabrikatzaileari ahalik eta aholkurik onena eman ahal izateko.

 

ERAGITEEN DINAMIKA

SHUTON boladun torlojuen bidezko eragite dinamika ikertzen ari da, honako puntu hauetan arreta jarriz: torlojuen analisi dinamikoa eta modala, erresonantzien frekuentziak, eragiteen modelizazioa, erregulazio eta kontrola, eta bolen kanpoaldeko abiaduraren goi-mugak hobetzea (D*N).

 

BOLADUN TORLOJUEK SORTZEN DUTEN ZARATA

SHUTON boladun torlojuek sortzen duten zarata murrizteko ikerketak egiten ari da.

 

HEXAPODOAK BOLADUN TORLOJUEKIN

SHUTONek hexapodoetan boladun torlojuak erabiltzeko aukera ikertzen jarraitzen du.



    SHUTONen zehaztasun handiko boladun torlojuen ezaugarri bereziak 
 


AURRERA JOTZEKO ABIADURA HANDIAGOTARAKO PAUSO LUZEAGOAK


Makina-erraminten mahaien aurrera jotzeko abiadurak handitzeko asmoz, SHUTON-ek 80 eta 100 mm-ko diametro nominaletan 64 mm-ko pausuak egiten ditu; eta 50 eta 63 mm-ko diametro nominaletan 50-mm-ko pausuak.

 

ZAMA AXIAL HANDIETARAKO ZIRKUITU GEHIAGO DUTEN AZKOINAK

Orain gutxi arte zama handiekin ezin zen abiadura ertain-handirik erabili, boladun torlojuen azkoinak fabrikatzeko zirkuituen kopurua mugatua zelako (kopuru handiagoa hari-neurria handitu ahala). SHUTONek, ostera, azkoinik egokienak fabrikatu ditzake, hari-neurri guztietan zirkuitu-kopurua handitzearen bidez (zama handietan).

 

DOITASUNEZKO BOLADUN TORLOJUAK SARRERA BIKOITZAREKIN ETA AURREKARGAREKIN

SHUTON gai da aurrekargadun sarrera bikoitzeko boladun torlojuak doitasunez egiteko. Mota honetako torlojuen helburua zama dinamikoa eta zurruntasuna gehitzea da, eragozpen mekanikoen ondorioz zirkuitu gehiago egin ezin direnean edo torlojuaren luzera txikitu ezin denean, sarrera bakarrekoaren zamak eta zurruntasuna galdu gabe.

SHUTONen iritziz, ez da batere egokia horrelako torlojuak erabiltzea, zurruntasuna galdu, heldulekuak gehitu eta tenperatura areagotu egiten delako. Heldulekuak eta tenperatura-igoerak aurrekarga txikiekin ezkutatzen dira, baina luzera lasaierak agertzen dira. Gainera, ia beti aurki daitezke irtenbide merkeagoak eta teknikoki egokiagoak, sarrera bakarreko boladun torlojuak erabiliz. Eragozpen bakarra dute: azkoinaren luzera handiagoa izatea.



    Bestelakoak 
 


 

AMERIKA ETA ASIAKO MERKATUETAN AURRERA EGITEN ETA ARLO



LIBREETARAKO AGENTE KOMERTZIAL BERRIEN BILA

Interesa dutenek jar bitez SHUTON-ekin harremanetan.