1.
ARDATZ HORIZONTAL BATEN ERAGITEAK EMANDAKO BALDINTZEN KALKULOA
Diametro
nominala, bolen diametroa, pasua, zirkuito kopurua eta ardatzen luzeerak,
motorea, errodamenduak eta poleekin, abiadura, azelerazioa, zama estatikoa
eta dinamikoa, zurruntasuna, bizi-iraupena, biraketa abiadura kritikoa,
gilbordura indarra, motorearen erantzuna, gehienezko azelerazioa lortzeko
pasu egoki eta murrizketa egokia, bizi-iraupen luzeena lortzeko aurre-zama
egokia, ardatzaren dilatazioa, dilatazioa orekatzeko ardatzaren aurre-teinkatze
indarra, ardatzaren geziak, indar axialak, abiadura handian betetako
denbora eta espazioak, ... eta abar kalkulatzen dira. Atal hau oso garrantzitsua
da eragite zehatz bat, antzeko eta aldaketarik duen eragitea baino hobea
den jakiteko. Adibidez, pausu bat edo beste jartzeko zalantzarik badago,
bi eragiteen baldintzak kalkulatzen dira, kontrastatzen dira eta emaitzarik
onenak duena aukeratzen da.
2. ARDATZ BERTIKAL BATEN ERAGITEAK
EMANDAKO BALDINTZEN KALKULOA
Datuak
eta egindako kalkuloak ardatz horizontalaren antzekoak dira; ardatza gora
eta behera doanean ematen diren azelerazioak eta indar axialak desberdinduz.
Bestalde, bete behar diren zenbai baldintza ere azaltzen dira.
3. MAKURTUTAKO ARDATZ BATEN ERAGITEAK
EMANDAKO BALDINTZEN KALKULOA
Ardatz
bertikalaren antzekoa da, kontutan izanik, kalkuloak makurdura angelua duten
ardatzentzat egiten direla.
4. ERAGITE BATEN ARDATZ, MOTORE,
ERRODAMENDU, POLEAK, ... ETA ABARREN AUKERAKETA
Atal
honetan, aurrekoetan egindako kontrako prozesua egiten da. Seguruenik, hau
interesgarriena da, eragitea diseinatzen duenak jarraitu behar duen bidea
delako.
Eragitearen
aukeratutako baldintzetatik, hots, mugitu beharreko masa, betetako luzeera
erreala, aurrera jotzeko abiadura, azelerazioa, zurruntasuna eta ardatzaren
bizi-iraupena, besteak beste; diametro nominala, bolen diametroa, zirkuito
kopurua, ardatz edo azkoinaren biraketa abiadura, pasua, errodamenduak,
motorea, murrizketa eta poleak kalkulatzen dira, zeintzuk lortu nahi diren
baldintzak betetzen dituzten.
5.GEHIENEZKO
DEFORMAZIO ERRADIALAREN KALKULOA ETA ARDATZ HORIZONTAL BATEN DEFORMATUTAKO

ADIERAZPEN GRAFIKOA

Atal
honetan, ardatzaren pisuak sortutako gehinezko deformazio erradiala kalkulatzen
da, eta grafikoki deformatutakoa adierazten da, horrela direkzio erradialean
ardatzaren puntuak noraino mugitzen diren ikus daiteke. Gehienezko deformazio
erradiala, kasurik txarrenean kalkulatzen da, hau azkoina muturretan dagoenean
ematen delarik. Kalkuloa, tarteko euskarririk ez dagoenea, lau euskarri
motentzat egiten da. Kalkuloa, bermatu-bermatu eta bermatu-landatu euskarrientzat
egiten da, tarteko euskarri bat dagoenean. Kalkulo hau egiteko beharrezkoak
diren datuak hauek dira: ardatzaren dinametro nominala, bolen diametroa,
ardatzen euskarrien arteko luzeera eta euskarri motak.
6. ARDATZEN TAULAK EUREN GEOMETRIA,
ZAMA ESTATIKO ETA DINAMIKOA, ZURRUNTASUNA ETA ABARREKIN
SHUTON-en
egindako mota guztietako ardatz eta azkoinak agertzen diren talua egiten
da (kanpoko eta barneko bir-zirkulazioa, azkoin bikoitzak, sinpleak eta
trinkoak), neurri geometriko, zama estatiko eta dinamikoak, ardatzaren parte
desberdinen zurruntasuna eta abarrekin.
Guk
edozein eragite mota kalkulatzea nahi baduzu, "Harremanak" atalean agertzen
diren galdeketa teknikoak eska dezakezu eta bete ondoren, gure departamentu
teknikora igorri.