Doitasun-boladun ardatzak
Munduko liderrak
doitasun handiko boladun ardatzen
garapen, fabrikazio eta merkaturatzean
Enpresa
SHUTON doitasun altuko boladun ardatzen fabrikazioan espezializatutako enpresa da, eta Euskadin dago kokatuta, makina-erremintaren gune nagusi eta Europan puntakoa den honetan, hain zuzen.
SHUTON 1975. urtean sortu zen, eta lanarekiko konpromisoa duen lantalde gaztea du. Mentalitate berritzailea eta hobetzeko espiritua direla eta, SHUTON nazioartean lider izatera iritsi da.
Kalitate handieneko produktua eskaintzeko dugun konpromisoaz ari garela, bi une gogoangarri aipatu behar dira.
- SHUTON COMPLEX produktu-gama berriaren merkaturatzea: zurruntasun dinamiko altuena duten ardatzak, dinamika altuko makina-erreminten fabrikazioan liderrak diren europar enpresek homologatuak.
- Produktua garatzeko eta fabrikatzeko instalazioak 6.000 m2-ra arte handitzea, azken belaunaldiko makinariarekin eta abangoardiako teknologiarekin hornituz.
SHUTON munduko makina-erremintako merkatu nagusietan dago, azken belaunaldiko makina-fabrikatzaileekin harremanetan.
Horri esker, aukera dugu merkatu bakoitzeko bezeroen iritziak, iradokizunak eta beharrak ezagutzeko eta, ondorioz, irizpide zorrotzenen arabera garatzen dugu gure produktua.
SHUTON prozesuaren fase guztiak kontrolatzen ditu kalitate-maila altuenak bermatzeko. ISO 9001 kalitate-ziurtagiriaren onespena eta bermea dugu, baita ingurumen-gestiorako ISO 14001 sistema ere, gure boladun ardatzen fabrikazio-prozesua Europako aurreratuenen eta ekologikoenen artean kokatzen duena.
Komunikazioa eta laguntza, ingeniaritza eta balio erantsia, zerbitzua eta garapena dira gure konpromisoak, eta gure ezaugarri nagusi horiei esker jarraitzen dugu gure bezeroentzat oinarrizko kolaboratzaile izaten, gaur zein bihar, eta betiere produktu berritzaileena eskainiz.
