Shuton

image

SHUTONek Milango EMO azokan izandako parte-hartzea positiboki baloratu du

SHUTONeko Zuzendari Komertzialak, Pako Juaristik, adierazi duenez, “azokako egunetan zehar izan ditugun bisiten kopurua eta kalitatea oso interesgarriak izan dira. Makina-erreminta lurralde ekoizle garrantzitsuenetako enpresen bisitak jaso ditugu, are gehiago, erosteko ahalmena eta erabakia dutenak gerturatu dira gurera”.

 

Kontuan izanda sufritzen ari garen egoera ekonomikoa, “azoka espero genuena baino hobea izan da, merkatu berrietan kontaktuak egin ditugu eta horregatik gure balorazioa positiboa da. Merezi izan du Milango EMO Azokan egoteak”. 

Feriako antolatzaileek ere emaitza positiboak plazaratu dituzte, nahiz eta egoera ekonomikoa txarra izan. Azokak iraun duen sei egunetan zehar, 99 herrialde desberdinetako 124.660 bisitari erregistratu dira.