Shuton

image

Hego Koreako Seoul International Machine Tool Show-eko partehartze arrakastatsua

Berriki SHUTONek Seuleko Nazioarteko Azokan parte hartu du, erosketa ahalmendun adituen bisita ugariak nabarmendu dituelarik.

Azoka apirilaren 13tik 18ra bitartean izan da. Bertaraino, makina-erreminta ekoizle garrantzitsuenak gerturatu dira. Pako Juaristi, Zuzendari Komertzialaren hitzetan, “oso pozik gaude burutako esfortzuarekin eta lortutako emaitzekin. Merkatu honengatik gogor egin dugu apustu eta esfortzuak pena merezi duela uste dugu. Ekoizle garrantzitsuenekin izan gara eta horrek beraiekin harremanak sendotzeko aukerak ahalbidetu dizkigu”.